Kaixo,

duela denbora asko (5garren bestsiotik hona O_o) hemen aktibitaterik ez dagoela ikusita, eta nik neuk nire proiektu batzuetarako drupal interfaza euskaratzen nabilela kontutan hartuta: egokia izango litzateke dagoeneko utzita dagoen proiektu honen esku hartu banu.

drupalen forum edo issue tracker honek ez duenez postarik bidaltzeko aukerarik ematen, hementxe botatzen dut eskaria.

Comments

Anonymous’s picture

Kaixo Praxku!

Aspaldian bidali nuen euskaraketaren eguneraketa bat. Orain arte egindakoa http://itzulpengintza.uhinak.net/ zerbitzarian aurkitu dezakezu.
Hor ere aspaldian ez dugu askorik egin, baina duela gutxi Eleka-tik mail bat iritsi zitzaigun itzulpenean arituko zirela esanez (neurri batean behintzat). Horretaz gain, Drupal-en zerbitzari ofizialean euskara hizkuntza gehitzeko eskaera egina dago, eta erantzunaren zain gaude.

Beraz, taldera biltzeko eskaera luzatzea besterik ez zait geratzen, uhinak.net gunean, alta ematen edota niri mailez idatziz: inko.i.a(abildua)gmail( puntu)com

Mila esker,

paxku’s picture

Ez dut egungo egoera ulertu

Orduan, Eleka ari da itzulpen bat egiten, ala uhinak.net-en daukazun sistema kolaboratiboa da itzulpena kudeatzeko sistema?

Proiektuko marcos zu al zara? Edota, proiektua aurrera eraman nahi duzu, eta hala eskatu diozu drupaleko administrazioari?

paxku’s picture

ikusten dudanez, uhinak.net-en %37 inguru besterik ez dago itzulita (dauden esaldietatik behintzat).

localize.drupal.org-en ere, karlosgliberal hasi zen zeozertan, baina oso gutxi dago aurreratuta (portzentaia kalkulatzeak pena merezi ez izateko bezain gutxi).

Anonymous’s picture

Kaixo!

Eleka gurekin kontaktuan jarri zen aurreko astean, oraindik ez dut uste ezertan hasi denik. Baita ere, aurreko astean jaso nuen http://localize.drupal.org/ -en euskara jasotzeko eskaera egin zenaren berri, eta ikusten dudanez martxan da eta 40%a itzulita (zuk begiratutakoan agian ez zuen uhinak.net-ekoa inportatu...). Pentsatzen dut, eta galdetu dut konfirmatzeko, uhinak.net-ekoa (%37 hori) bertan egongo dela sartuta dagoeneko.

Ez dakit nor den Marcos, une honetan Karlos hasi da proiektuaren koordinazio lanetan, zerbitzari ofizialerako eskaera egin duen pertsona bera.

%40 horretan, behin Drupal webgunea martxan jarrita interfazea euskaratuta dagoela aurkituko duzu, falta dena administrazio menuetakoa eta instalaziokoa litzateke, orokorrean.

Pentsatzen dut, orain zerbitzari ofiziala dagoela eta, martxa hobea eramango duela proiektuak.

Aio!

paxku’s picture

Ikusten dudanez, azaroak 7an hasi zen localize.drupal.org hori.

sortzailea karlos bada ere, http://drupal.org/project/l10n_server orrian http://itzulpengintza.uhinak.net/ dago itzulpengitza-talde modura.

hau da, ulertzen dut bata itzulpengintza.uhinak.net-en aritu dela itzulpenean, eta bestea localize.drupal.org-en hasi dela.
Baina itzulpenak erabiltzaileetara nola iritsiko diren kezkatzen nau.

Beraz, euskal itzulpenaren kudeaketa ofiziala noren esku dago?
Norbaiten ardurapean badago, zein da itzulpenaren funtzionamendua?

Barka setati antza hartzen badidazu, kudeaketa-faltaren ondorioz porrot egin duten gauza asko ikusi ditut-eta, ez nuke hau beste bat izatea nahiko.

Anonymous’s picture

Kaixo,

http://drupal.org/project/l10n_server agertzen dena pentsatzen dut informazio zaharra dela, eguneratu beharrekoa, zeren orain bai badagoela Drupla.org euskaraketa proiektua, eta hor jartzen duena zera da: "Translation teams working with Localization server (but not yet on Drupal.org)".

Orain egin beharko litzatekeena, erabiltzaileak drupal.org lokalizazio zerbitzarira bidaltzea da, uhinak.net alde batera utziz.

Nik dakidana arte, orain kudeaketa lana egiteko Karlos aurkeztu da bolondresm, eta berak eraman du aurrera euskaraketa drupal.org-en ezartzea.

Itzulpenaren funtzionamenduaren inguruan, ez da orain artean ezer ofizialik izan. Uhinak.net-en garai batean ni ibili nintzen aktiboen, eta nik kudeatzen nituen zerbitzarira bidalitako itzulpen proposamenak. Denbora falta dela eta, alde batera daukat utzita itzulpena, baina ez du inork proposamenik bidali.

Setati antza hartzen dizut bai, eta barkatu ere bai, ;P. Egia esanda, drupalen itzulpena orain artean ez da ondo ibili, bolondres falta dauka, bai itzultzaileetan, eta baita kudeatzaileetan ere. Edozein kasutan, proposamenetara irekita dago dena, baina hari honetan iruditzen zait nik bakarrik erantzungo dizudala. Kudeaketa lanak hartu nahi badituzu ere, nire aldetik behintzat primeran irudituko litzaidake.

Aio!

paxku’s picture

Beno beno.

Orain bai, azalpenez asetu naiz :)

Drupal-eko itzulpenen kudeatzaile nagusiari galdetu beharko ea.

Hementxe emango dizut eandakoaren berri (akaso beste norbaitek ere irakurriko ote du?).

Esker mila

gorbeia’s picture

Kaixo
http://itzulpengintza.uhinak.net zerbitzaria itxiko dut, han dauden itzulpen guztiak http://localize.drupal.org -en inportatu ditu Karlosek. Beraz, ez da itzulpenik galdu.
Localization server moduluaren orritik zerbitzariaren helbidea kentzeko eskatu berri diot Gáborri.

Azpiegiturak beraz ez gaitu gehiago kexkatu behar. Orain itzulpen lanari ekin behar diogu eta horretarako kudeatzaileak behar ditugu, proposamenen kalitate minimoa bermatu ditzatenak. Bolondresik?

Kudeaketarekin laguntzeko asmoa duenak, mesedez, Karlosekin harremanetan jar daitezela, berak kudeatzaile zeregina emateko.

Ondo izan

gorbeia’s picture

Gáborrek localization server moduluaren orritik uhinak.neten zegoen zerbitzaria kendu du jada.

mberasategi’s picture

Proposamen batzuk gehitu ditut euskarazko itzulpenera. Uste dut beste norbaitek onartu behar dituela...